ETBko Artefaktua saioko elkarrizketatua izan da Galtzaundi Euskara Taldeko lehendakari Kike Amonarriz. Euskararen bidegurutzetik lana argitaratu zuen iaz Amonarrizek; urte hauetan guztietan gure hizkuntzaren inguruan egindako hausnarketa eta bildutako datu guztien inguruko lan dibulgatzailea. Saioan liburuari eta Euskaraldiari buruz hitz egin du Kikek, eta azken zatian, Galtzaundik lehendakariorde Garikoitz Goikoetxea ere gehitu da elkarrizketara, eskualdean euskarak duen egoerari buruzko iritzia partekatzeko.
Ikusi saioa osorik: