Dagoeneko osorik ikusgai dago otsailaren 14an Tolosako Leidor antzokian Et incarnatus orkestrak emandako ‘Galtzaundi 30 urte’ inauteri kontzertua. Orkestrarekin batera, hainbat inauterizalek eta taldek ere parte hartu zuten ikuskizunean. Kantuan Leire Berasaluze, Kristina Aranzabe, Xabier Ormazabal, Miren Garikano eta Ana Otxoa aritu ziren; eta musika alorretik Xabier Berasaluze ‘Leturia’ pandero-jolea, Gorka Benitez saxofoi-jolea eta Incansables txarangak parte hartu zuten Et incarnatusekin batera.
Irudiak eta bideo-muntaia: EITB.