Igandean, Ibilaldia ospatzekoak ziren Lekeition. Eguraldia ez zuten lagun izan Lekeitioko Azkue Ikastolak antolatutako festan eta segurtasuna bermatze aldera bi gune ixteko erabakia hartu behar izan zuten. Erabaki horren ostean kontzertuak plazan eta ikastolan birkokatu zituzten, posible zen neurrian behintzat egitarauari eusteko.
Hurrengo egunetan egingo da balorazio orokorra jaiak emaniko laguntza ekonomikoa zenbatekoa izan den jakiteko, baina lehen balantzearen arabera eguraldiaren eraginez galera ekonomikoak aurreikusi dituzte antolatzaileek. Hori horrela izanik, Azkue Ikastolak, nahi duenak ikastolen proiektuari sustengua emateko kontu korronteak jarri ditu eskuragarri:
LABORAL KUTXA ES83 3035 0042 92 0420028507
KUTXABANK ES86 2095 0114 60 9117934827