Ekainaren 20an barne formakuntza saioa egin du Galtzaundik bere oinarri sozialeko eta azpi-taldeetako zein zuzendaritzako kideekin. Saioa Orendaingo Kultur Etxean egin da eta bertan, euskalgintzaren egituraren eta historiaren xehetasunak jaso dituzte galtzaundikideek. Horretarako, saioa baino lehen Euskalgintzaren egiturari eta euskaltzaleen mugimenduari buruz Garikoitz Goiekotxeak eta Mikel Ozaitak egindako aurkezpenak bideo bidez jaso dituzte bertaratutakoek. Egunean bertan berriz, Kike Amonarrizen eskutik Tolosaldeko euskalgintzaren bilakaera aztertu dute saiora gerturatutakoek.