Abenduaren 3a da Euskararen Nazioarteko Eguna eta Tolosaldeko ia herri guztietan gure hizkuntzaren eguna ospatzeko egitaraua osatu dute. Aurtengoan ere, eskualdeko ekimen bateratua proposatu du Galtzaundi Euskara Taldeak eta ‘Hitzolariak’ egitasmoaren bitartez, herritarrek hizkuntzarekin ondo pasatzea lortu nahi da.
Jarraian, herriz herriko egitaraua:
ABALTZISKETA
Abenduak 3, asteartea.
15:30. Hitzolariak jolasa: eskola kanpoan hitzak txertatzeko buzoi bat jarri dute.
ADUNA
Abenduak 3, asteartea.
Goizean zehar. Hitzolariak eskolan.
Arratsaldean. Umeak herrian zehar Altxorraren Bila ibiliko dira. Ondoren, merienda.
19:00. Kultur aretoan, Xabier Leturiaren Tarrapatan, pandero baten ibilbidea liburuaren aurkezpena.
ALBIZTUR
Eskola kanpoan hitzak txertatzeko buzoi bat jarri dute.
ALEGIA
Abenduak 4, asteazkena.
19:00. Euskaraz bizi ahal gara! hitzaldia, kultur etxean.
ALKIZA
Abenduak 3, asteartea.
16:00. Hitzolariak jolasa plazan edo frontoian.
16:30-17:00. Gaztain jatea.
17:00. Euskara ikasten ari diren herritarrek euren jatorrizko hizkuntzan azalduko dute zergatik erabaki zuten euskaraz ikastea.
Jarraian. Herriko musikarien laguntzaz, hainbat euskal kanta abestuko dituzte.
Abenduak 4, asteazkena.
19:00. Euskaraz bizi ahal gara! hitzaldia, Fagus Alkiza Interpretazio Zentroan.
ALTZO
Abenduak 3, asteartea.
10:00. Imaz Bertsolariaren Eskolan euskal karaokea, hitzolarien beroketa eta gaztain jatea.
18:00. Herriko plazan elkarretaratzea, hitzolariak, argazkia eta mokadua.
AMASA-VILLABONA
Abenduak 3, asteartea.
11:30. Malkar plazan, hezkuntza eragileen ekimena. Fleming herri eskola, Zubimusu ikastola eta Erniobea BHIren eskutik.
18:30. Malkar plazan, herri ekimena herriko elkarte eta herritarrekin. Musika, bertsoak, abesbatza, pintxoak… (euria eginez gero Berdura plazan).
AMEZKETA
Abenduak 1, igandea.
12:00. Hitzolarien jolasa plazan eta Amezketa Kantari herriko tabernetan barrena.
Abenduak 3, asteartea.
15:00. Zumadi eskolako ikasleen ikuskizuna kultur etxean. Amaieran Lau Teilatu abestuko dute.
ANOETA
Abenduak 2, astelehena.
17:30. Euskara Bihotzetik Bizitzara. Leire Zinkunegik eskainita, ipuin kontaketa udal liburutegian.
ASTEASU
Abenduak 1, igandea.
11:30. Umeentzat, euskararen txantxangorria margotzea.
12:00. Hitzolarien jolasa, herriko musikari eta bertsolariekin.
Bukaeran. Lau Teilatu abestu eta grabatuko dute EITB maratoirako.
BALIARRAIN
Abenduak 1, igandea.
18:00. Dantza dokumentalaren emanaldia.
Aurretik. Hitzolarien jolasa egingo da.
BERASTEGI
Abenduak 3, asteartea.
14:30. Eskola atarian haurrentzeko hainbat gune antolatuko dira: erromeria, herri kirolak, taloak, gaztainak, euskal jolasak.
17:30. Gaztainondo elkartean merienda eta Hitzolariak.
BERROBI
Abenduak 3, asteartea.
17:30. Kantujira herrikoia.
18:00. Txokolate jatea eta Hitzolariak ekimena.
BIDANIA-GOIATZ
Abenduak 3, asteartea.
18:00. Kafe tertulia. Hitzolariak, garai bateko hitzez eta hauen esanahiez hizketaldia liburutegian.
Ondoren. Bertan komentatutako hitzak eskola kanpoko kortxoan jarriko dira bi egunez, nahi duenak irakurtzeko edo bestelako ekarpenak egiteko.
Abenduak 4, asteazkena.
21:00. Euskaraz bizi ahal gara! hitzaldia balio anitzeko zentroan.
Abenduak 6, ostirala.
12:00-14:00. Kantu bira herrian zehar.
ELDUAIN
Abenduak 3, asteartea.
18:00. Euskaraz bizi ahal gara! hitzaldia, kultur etxean.
GAZTELU
Abenduak 3, asteartea.
17:00. Erroizpe Azpiko Kirol eta Kultur elkartean merienda, Gazteluko hitz propioak biltzeko Hitzolariak ekimenaren barruan.
IBARRA
Azaroak 30, larunbata.
12:00. Hitzolariak. Hitzak jolas: zaharrak jaso eta berriak sortu.
IKAZTEGIETA
Abenduak 5, osteguna.
18:30. Hitzolariak. Soziedadean hitz guztiak bildu, afari-merienda batekin.
IRURA
Abenduak 3, asteartea.
15:30. Plazan, ikastolako haurren ikuskizuna eta adierazpena. Ikastolako haurrek euren hitzak zintzilikatuko dituzte.
Jarraian. Udalaren adierazpen instituzionala.
16:30. Plazan, hitzolariak lehiaketaren sari banaketa eta herritarrek euren hitzak ekartzeko aukera.
LARRAUL
Abenduak 3, asteartea.
15:00. Saretzea hariekin eta hitzolarien jolasa.
LEABURU-TXARAMA
Abenduak 1, igandea.
11:00. Leaburuko plazan, hitzolariak.
LIZARTZA
Abenduak 3, asteartea.
17:00. Hitzen zaindaria.
18:00. Ipuin kantatuak. Kontu-konta-kantaldia.
19:00. Afari-merienda. Aurrez izen ematea, abenduaren 2ra arteko herriko hiru tabernetan.
TOLOSA
Abenduak 3, asteartea.
18:30. Antzerki-bertso ikuskizun inprobisatua. Amaia Agirre bertsolaria eta May Gorostiaga antzezlearekin, Zerkausian.
ZIZURKIL
Abenduak 3, asteartea.
15:00. Herrigunean, ipuin-kontaketa eta Hitzolariak San Millan ikastetxearen eskutik.
15:15. Zubimusu eta Otaño eskoletakoak plazara joango dira hitzekin lanketa egitera eta harietan hitzak zintzilikatzera.
16:00. Iraitz Lizarragaren ipuin-kontaketa eta Hizkuntzaren Altxorraren Bila.
16:30-19:00. Herriko elkarteak, txandaka-txandaka, hitzak zintzilikatzen joango dira.
19:00. Amaiera-ekitaldia eta zintzilikatutako hitzen irakurketa.