Euskaraz hitz egiteko erraztasuna dutenen bila gabiltza

Beste ikasturte batez, Mintzalaguna egitasmoa martxan du Galtzaundi Euskara Taldeak. Baina zer da Mintzalaguna? Euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin, astean ordubetez, modu informalean elkartzea helburu duen egitasmoa da. Egitasmoan izena ematen dutenekin talde txikiak osatzen dira eta euskara praktikatzeko beharra ikusten duten bidelagunek, euskaraz ongi moldatzen diren hiztunen, bidelarien, konpainia izaten dute beren artean.

Geroz eta gehiago dira Mintzalagun praktiketara gehitu direnak eta talde bakoitzari behar duen arreta emateko, eukaraz hitz egiteko erraztasuna duten bidelarien beharra dugu Galtzaundin. Astean ordubete elkartzeko konpromisoa eskatzen du bidelari izateak eta bertan euskara gaitasuna hobetu nahi dutenei laguntza eskaini eta beraiekin euskaraz hitz egitea da helburua.

Euskara praktikatu nahi dutenei laguntzeko prest? Jarri zaitez gurekin kontaktuan 943 655 004 zenbakira deituz, galtzaundi@galtzaundi.eus posta elektronikora idatziz eta Tolosako Nafarroa etorbideko gure bulegoan.