‘Euskaraz bizi ahal gara!’ zikloa Larraulen

Aurrera darrai ‘Euskaraz bizi ahal gara!’ hitzaldi zikloak. Eskualdeko hainbat eta hainbat herri pasa ostean, Larraulen txanda izango da orain. Hitzaldia abenduaren 18an, asteazkena, izango da, 18:30etan, Liburutegian eta hizlariak Jone Arrospide Alonso eta Imanol Artola Arretxe izango dira.

Aurreko urteko saioen bitartez galtzaundikideak eskualdeko ia herri guztietan saretu ziren eta horri jarraipena emanez, Galtzaundik beharrezkoa ikusten du hizkuntzaren gaia herritarren artean zabaldu eta kontzientzietan eragitea. Hitzaldietan Tolosaldeko eta herrietako egoera soziolinguistikoaren errepasoa egingo da eta lehenengo Euskaraldiko ondorioak eta datuak plazaratuko dira. Gainera, Euskaraldiaren hurrengo edizioa nolakoa izango den azaltzeko ere baliatuko dira hitzaldiak, Tolosaldeko Euskararen Mahaia eta Galtzaundiren etorkizuneko asmoen berri emateaz gain.

LARRAUL

Eguna: abenduak 18, asteazkena

Ordua: 18:30

Lekua: Liburutegia

Hizlariak: Jone Arrospide Alonso eta Imanol Artola Arretxe

‘Euskaraz bizi ahal gara!’ zikloa Larraulen 3