Euskaraz bizi a(ha)l gara Adunan? Hurrengo saioa

Tolosaldeko herrian erdiak bisitatu ostean, Adunara iritsiko da ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloa. Saioa apirilaren 18an, asteazkena, izango da herriko kultur aretoan, 18:00etatik aurrera. Bi galdera formulatuz herriko eta eskualdeko euskararen egoerari buruz hausnartzea izango da saioaren helburu nagusia: Posible al da gure inguruan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara?

Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Tolosaldean eta gure herrietan duen egoeraz hitz egingo dute Galtzaundiko kideek. UEMAko kideen laguntza ere izango dugu horretarako. Hitzaldian bertan, Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak eskualde mailan eta herriz herri emandako azken emaitzak azalduko dira eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak ere aipatuko dira.

ADUNA

Eguna: Apirilak 18, asteazkena

Ordua: 18:00

Lekua: Kultur aretoa