Otsailaren 23an iritsi da Euskaraz bizi a(ha)l gara? hitzaldi zikloa Berastegira. Udaletxeko erabilera anitzeko gelan garatu da saioa eta dozena bat lagun bertaratu dira bertara. Galtzaundiko kide Garikoitz Goikoetxeak eta UEMAko Goizane Aranak hartu dute hitza saioan eta berastegiarrek beren ekarpenak eta iritziak partekatzeko aukera izan dute, beren herriko eta eskualdeko datuei buruz hausnartzearekin batera.
Datorren astean, beste lau saioa egingo dira eskualdeko herrietan zehar hizkuntzari buruz hausnartzeko. Saioak astelehen, astearte eta ostegunean izango dira Alegia, Altzo, Ibarra eta Iruran.