Bi hilabete baino gutxiago falta da Euskaraldirako, eta haren laugarren edizioan parte hartu nahi dutenek jada badute aukera izena emateko. Joan den martxoaren 15ean iragarri zuten antolatzaileek izen emateko epea zabalik dela, Gasteizko Arrue kulturgunean egin duten agerraldian. Maiatzaren 15etik 25era, Euskaraldiaren txapa eramango dute soinean milaka herritarrek. Aurten ere bi rolen artean aukeratu beharko dute: ahobizi ala belarriprest.
Laugarren edizioan parte hartzeko galdetegi bat bete behar da Euskaraldiko webgunean. Parte hartzaile bakoitzak aukeratu duen rolari dagokion txapa eskuratu beharko du izena eman ondoren. Horretarako, adi egon beharko dute Euskaraldiko batzordeen oharrei. Batzordeetako kideak txapak banatzen ibiliko dira herriz herri.