Euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik Villabonan

Irailaren 2tik 27ra euskara ikasi nahi duenak aukera izango du izena emateko Villabonako Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (Zuretzat bulegoan).

Maila guztietako ikastaroak eskainiko dira, goizez eta arratsaldez, Villabonan eta Zizurkilen: AISA ikastaroak etorkinentzat, A1, A2, B1, B2, C1 mailak eta gurasoentzako ikastaroak ikastetxeetan, haurrak eskolan dauden bitartean. Ikastaroak emateaz Andoaingo AEK arduratuko da.

Euskara ikastea doakoa izango da

Amasa-Villabonako Udalak jakinarazi duenez, euskara ikasi nahi duen herritarrak ikastaro bukaeran dirulaguntza jasotzeko aukera izango du. Horrela, B2 maila arte, hau da, oinarrizko komunikazio maila lortu arte, matrikularen %100 jasoko du baldintza guztiak betetzen dituen herritarrak, eta C1/C2 mailak eginez gero, %75a.

Euskara ikastaroei buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, Villabonako Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzura deitu daiteke, 943 692 100 telefonora, edo Euskara Zerbitzura 3329 luzapenera. Bestela, euskara@villabona.eus helbidera ere mezua bidali daiteke.

Euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik Villabonan 3