Gazte Euskaltzaleen Sareak deituta, Euskara aurrera euskararen aldeko egitasmoa aurkeztu zuten apirilean hainbat euskaltzale ezagunek Donostian. Maiatzaren 21erako manifestazioa deitu zuten eta larunbat honetan, 17:30etan, ekingo dio ibilbideari manifestaldiak Donostiako Antiguako tuneletik. Aurreko astean, euskalgintzako dozena bat eragilek ere bat egin zuten mobilizazioarekin, euskararen normalizazio prozesuak bultzada eta belaunaldi berriak behar dituela argudiatuta.
Galtzaundiko eta Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari Kike Amonarrizek ere duela egun batzuk idatzitako iritzi artikuluan azpimarratu zuen hitzordua: “maiatzaren 21ean Gazte Euskaltzaleen Sareak bultzaturiko “Euskara aurrera” manifestazioan elkartuko gara Donostian, gazteek erakutsi duten aktibazio-nahia sustatuz”. Galtzaundi Euskara Taldeak ere bat egiten du euskalgintzako eragileen deiarekin eta Tolosaldeko euskaltzaleak animatu nahi ditu Donostiako manifestazioan parte hartzera.
📆 Maiatzak 21
⏱ 17:30
📍Donostiako Antiguako tunela
“Euskara aurrera” manifestazioa
Apuntatu agendan, egutegian edo esku-ahurrean!@topagunea-koak han izango gara! Zuek ere agertu! #EuskaraAurrera pic.twitter.com/bgOjuozoJZ— Kike Amonarriz (@KikeAmonarriz) May 13, 2022