Errigoraren saskia eskatzeko aukera azaroaren 14ra arte

Urriaren 24tik azaroaren 14ra bitartean egongo da Errigorako saskiak eskatzeko aukera. “Bagerreko uzta euskarari puzka!” izango da 2024ko Nafar hegoaldeko uzta kanpainaren leloa. Bertan, Nafar hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako 3 saski eskainiko dira eta horien balioaren %25a zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio.

Errigora, Ikastolen Elkartearekin, AEKrekin eta Sortzenekin elkarlanean egiten da, beraz kanpainak uzten duen diru-ekarpenaren zati handiena hegoaldeko ikastolei, AEK-ren euskaltegiei eta zonaldean sare publikoan D eredua indartzeko Sortzenen dinamikei bideratuko zaie. Horrez gain, ekarpenaren beste zati bat, Errigorak sortutako Agerraldia ekimenari bideratuko zaio. Euskarari hauspo berria ematera dator mugimendua eta irabaziekin, euskararen ezagutza bultzatu, erabilera sustatu eta euskararekiko jarrera baikorrak birsortzeko ekintza praktikoak bultzatzea du helburu.

Saskiak, eskualdeko 17 herrietan jasotzeko aukera egongo da.

IKUSI SASKIAK

SASKI BELTZA

55euro

Errigoraren saskia eskatzeko aukera azaroaren 14ra arte 3

Produktuak: Piperrak · Zainzuriak · Orburuak · Kardua · Potxak · Borraja · Tomatea · Teilak · Mahats zukua · Ardo beltza · Ilarrak · Patxaran mantekatuak

SASKI BERDEA

65euro

Errigoraren saskia eskatzeko aukera azaroaren 14ra arte 5

Produktuak: Piperrak · Zainzuriak · Orburuak · Txitxirioak · Pasta · Dilista lehorrak · Ardo-ozpina · Tomate frijitua ·  Sagar zukua · Konbutxa tea · Txokopipitak · Teila eko · Haritz ardo beltza

SASKI GORRIA

75euro

Errigoraren saskia eskatzeko aukera azaroaren 14ra arte 7

Produktuak: Ardo apartsua Rosé  · Ardo beltza kriantza  · Ardo txuria · Patxarana · Mantekadak · Polboroiak · Txokolatezko molineritoak · Zainzuariak · Turroia · Piperrak · Ardi-gazta

Saskiak nola eskatu

Eskualdean, saskiak online eskatu beharko dira. Nahi adina saski aukeratu ostean, zure datuak sartu eta saskia jasotzeko gunea aukeratu beharko duzu (gune bakoitzak saskiak jasotzera joateko bere data eta ordutegia izango du). Eskualdean 17 herrietan egongo da saskiak jasotzeko aukera: Abaltzisketan, Adunan, Alkizan, Altzon, Amasa-Villabonan, Amezketan, Anoetan, Asteasun, Berastegin, Berrobin, Ibarran, Ikaztegietan, Iruran, Larraulen, Lizartzan, Tolosan eta Zizurkilen.

EGIN ESKARIA ONLINE