Urriaren 22tik azaroaren 10era bitartean egongo da Errigorako saskiak eskatzeko aukera. “Bat egiteko garaia da” izango da 2022ko Nafar hegoaldeko uzta kanpainaren leloa. Bertan, Nafar hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako 3 saski eskainiko dira eta horien balioaren %25a zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio.
Errigora, Ikastolen Elkartearekin, AEKrekin eta Sortzenekin elkarlanean egiten da, beraz kanpainak uzten duen diru-ekarpenaren zati handiena hegoaldeko ikastolei, AEK-ren euskaltegiei eta zonaldean sare publikoan D eredua indartzeko Sortzenen dinamikei bideratuko zaie. Horrez gain, ekarpenaren beste zati bat, Errigorak sortutako Agerraldia ekimenari bideratuko zaio. Euskarari hauspo berria ematera dator mugimendua eta irabaziekin, euskararen ezagutza bultzatu, erabilera sustatu eta euskararekiko jarrera baikorrak birsortzeko ekintza praktikoak bultzatzea du helburu.
2013tik 1.635.000 euro baino gehiago bideratu ditugu Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskaldunak sortzeko herritik jaiotako egitasmoak sustengatzera. Eta, aldi berean, diru-ekarpen hori sortzeko bidea elikadura-burujabetzara pausuak emateko ere baliatzen dute errigorako kideek.
Saskiak, eskualdeko 14 herrietan jasotzeko aukera egongo da.
SASKIAK
55euro
Produktuak: Oliba-olio birjina estra, orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, botila ardoa, eztia, kardua, mahats-zukua, piper-mamia, teilak, molineritoak + 2023ko egutegia.
65euro
Produktuak: Oliba-olio birjina estra, orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, botila ardoa, ardo-ozpina, tomate frijitua, arroz integrala, pasta, konbutxa tea, teilak, sagar-zukua, txitxirioak + 2023ko egutegia.
75euro
Produktuak: Oliba-olio birjina estra, orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, botila kriantza, ardo zuri apartsua, patxarana, ardi-gazta, patxaran-pastak, polboroiak + 2023ko egutegia.
Saskiak nola eskatu
Eskualdean, saskiak online eskatu beharko dira. Nahi adina saski aukeratu ostean, zure datuak sartu eta saskia jasotzeko gunea aukeratu beharko duzu (gune bakoitzak saskiak jasotzera joateko bere data eta ordutegia izango du). Hauek dira eskualdeko aukerak:
EGIN ESKARIA ONLINE
Saskiak non jaso
*Gune bakoitzak saskiak jaso ahal izateko egun eta ordutegi desberdinak izango ditu. Hau eskaera egiterakoan jakinaraziko zaizue, web orrian edo email bitartez.
HERRIA |
JASO SASKIA |
Abaltzisketa | |
Aduna | |
Amasa-Villabona | Gaztetxea |
Amezketa | Zazpi Itturri Elkartea |
Anoeta | Anoetako Herri Ikastola |
Asteasu | |
Berastegi | Udaletxea |
Ibarra | Uzuturpe Ikastola |
Irura | Irurako Ikastola |
Larraul | |
Lizartza | |
Orexa | |
Zizurkil | |
Tolosa | Galtzaundi Euskara Taldea |
Laskorain Ikastola |