COVID-19 birusaren hedapena ekiditeko hartutako neurriak direla eta, Galtzaundi Euskara Taldearen bulegoak itxita jarraitzen du. Honen ondorioz, ezin dugu jendaurreko arretarik eskaini. Errigorako olio eta kontserba loteen banaketa bulego honetan egin ezin dugunez, Laskorain ikastolaren Usabalgo eraikinean jaso beharko dira Galtzaundiren bulegoan jasotzekoak ziren eskariak. Produktuak ekainaren 8an banatuko dira, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Zalantzaren bat edo argibide gehiago beharrez gero deitu 688 816 700 zenbakira.
Eskerrik asko eta barkatu eragozpenak