Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina jarri zen martxan martxoan eta horri esker, Nafarroan ekoitzitako produktuak eskatzeko aukera izan zuten herritarrek. Orain, martxoan egindako eskariak jasotzeko garaia da. Eskualdean inoiz baino eskurago izan dira Errigorako produktuak. Izan ere, inguruko 12 herrietara banaketa puntuak zabaltzea lortu da aurtengoan, eta horri esker, eskualdeko herritarrek banaketa puntu gehiago izan dituzte aukeran, produktuak ia etxe ondoan jasotzeko aukerarekin herri askotan. Tolosaldeko herri hauetan egongo dira banaketa puntuak: Aduna, Alegia, Alkiza, Anoeta, Asteasu, Ibarra, Irura, Larraul, Orexa, Tolosa, Villabona eta Zizurkil.
Galtzaundiren kasuan produktuen banaketa egun hauetan egingo da elkartearen egoitzan:
- 2021/05/07 (Ostirala) 09:00 – 15:00
- 2021/05/10 (Astelehena) 09:00 – 13:00 / 15:00 – 17:30
- 2021/05/11 (Asteartea) 09:00 – 13:00 / 15:00 – 17:30
Eskualdeko banaketa egunak eta orduak:
OREXA
Etxez etxe banatuko da 2021/05/06tik aurrera.
LARRAUL
Liburutegian jaso beharko dira eskariak:
2021/05/07 (Ostirala) 17:00 – 20:00
2021/05/10 (Astelehena) 17:00 – 20:00
2021/05/11 (Asteartea) 09:30 – 12:30
ASTEASU
Asteasuko udaletxeko beheko solairuan jaso beharko dira eskariak:
2021/05/07 (Ostirala) 11:00 – 12:30
2021/05/07 (Ostirala) 17:00 – 20:00
ALEGIA
Alegiako udaletxean jaso beharko dira eskariak:
2021/05/06 (Osteguna) 18:30 – 20:30
2021/05/07 (Ostirala) 17:00 – 19:00
IRURA
Irurako ikastolan jaso beharko dira eskariak:
2021/05/11 (Asteartea) 14:30 – 16:30
2021/05/12 (Asteazkena) 14:30 – 16:30
2021/05/13 (Osteguna) 14:30 – 16:30
2021/05/17 (Astelehena) 14:30 – 16:30
2021/05/18 (Asteartea) 14:30 – 16:30
ADUNA
Kultur aretoan izango da banaketa:
2021/05/12 (Asteazkena) 19:00.
ALKIZA
Eskariak jasotzeko herritarrek kultur teknikariarekin jarri behar dute harremanetan.