Eraso judizialen gaia lantzeko, Iñigo Urrutiaren hitzaldia Tolosan

“Hizkuntza politika egiten ari dira epaileak, eta ez dagokie” aipatu zuen Iñigo Urrutiak legelariak Berriak duela gutxi egindako elkarrizketan. Izan ere, euskararen biziberritzearen kontrako sententzia bat bestearen atzetik jasotzen ari gara azken aldian. Gainera, argi dago ez direla kasu konkretuak: euskararen kontrako eraso eta estrategia judiziala da aurrean duguna; olatu erreakzionarioa, atzerakoia eta euskarafoboa. Egoera hori ikusirik, EHUko irakasle eta legelari Iñigo Urrutia izango da Tolosan, ‘Nola atera gaitezke eraso judizialen labirintotik?’ hitzaldia ematen. 18:30etan izango da hitzordua, Kultur Etxeko areto nagusian.

‘Nola atera gaitezke eraso judizialen labirintotik?’ hitzaldia.

Eguna: azaroak 29, asteazkena.

Ordua: 18:30.

Tokia: Tolosako Kultur Etxean.

Nor da Iñigo Urrutia?

Iñigo Urrutia Libarona (Jatabe, 1966). Zuzenbidean Lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (1989) eta EHUn doktore (2004). Administrazio zuzenbideko irakaslea da EHUn eta Bizkaiko Campuseko Idazkaria. Bere jakintza arlo nagusiak honakoak dira: hizkuntza eskubideak, gutxiengoen eskubideak, ingurumen zuzenbidea, bioteknologia eta mundu ekonomikoan administrazio esku-hartzeak. Hainbat argitalpen zientifiko ditu Euskal Herriko, Espainiako eta nazioarteko aldizkarietan. (https://www.gamepur.com/) Euskararen estatus juridikoari dagokionez berriki, Xabier Irujorekin batera, «1789-2013 Historia Jurídica de la Lengua Vasca» izeneko liburua argitaratu du (IVAP, 2014), baita ere «Duplicidades, concurrencias e ineficiencias en el entramado institucional vasco» izeneko artikulua RVAPen, 99-100 zenbakian; «Freedom of Language and Language Rights: Promoting Languages as an Overriding Reason in the Public Interest» izeneko kapitulua, Language Rights and Cultural Diversity liburuan (Nevada 2014); «Derechos Fundamentales y Derechos Lingüísticos en el Ámbito de la Justicia» Poder Judicial y Modelo de Estado liburuan (Barcelona, 2013); edo «Overcoming Language Barriers or Fostering Linguistic Diversity? The Approach of the European Court of Justice on the Accommodation of the European Language Diversity in the Internal Market» Columbia Journal of European Law 18(2) aldizkarian. Llengua i Dret aldizkarian Euskal Autonomi Erkidegoko hizkuntza zuzenbideko kronikaren egilea da.