Eñaut Elorrieta izan da protagonista ostiralean egin den Sormenetik GurEran. Saioak, sormenari eta euskal kulturari gogoeta egiteko parada paregabe dira eta Ibarrako Gaztezuloko gazteek Elorrieta aukeratu dute elkarrizketatu moduan. Gazteek hartu dituzte ekitaldia osatzeko ardurak: elkarrizketa antolatu, beharrezko materialak zerrendatu, saioari forma eman eta euskarri komunikatiboak sortzea, besteak beste. Beroak lagundu ez badu ere, bertaratu direnak, elkarrizketa arin eta fresko batez gozatzeko aukera izan dute.