Eguberrietako saskiak, Zuberoako ikastolen alde

2003tik, Zuberoako ikastolek Gabonetarako otarreak atontzen dituzte bertako ekoizpenekin. Eskaintza honen bidez, Zuberoako ikastolak laguntzeko eta bertako ekoizpenak ezagutarazteko helburua dute sustatzaileek. ‘Ikaskoli’ izeneko saski salmenta kanpaina azaroaren 1ean abiatu eta abenduaren 1ean bukatuko da eta eskaera online egin ondoren, Galtzaundiren bulegoan jasotzeko aukera izango da. Bi saski daude aukeran: Ahüski izenekoa (40 euro) edota Irati izenekoa (52 euro).

ESKATU ZURE SASKIA/K ONLINE

Ahüski

40€

Eguberrietako saskiak, Zuberoako ikastolen alde 3

Ardi gazta – 450 g
Ahate gibela – 125 g
Bixkotx poltsa bat artisanala – 150 g
Eztia – 500 g
Euskal txerriki patea – 200 g
Euskal txerriki odolkia – 200 g

Irati

52

Eguberrietako saskiak, Zuberoako ikastolen alde 5

Ardi gazta – 450 g
Ahate gibela – 125 g
Bixkotx poltsa bat artisanala – 150 g
Eztia – 500 g
Euskal txerriki lukainkak – 400 g
Axoa txahalki xehatua saltsan – 640 g

Izan ere, Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, ikastolek bermatzen dute euskararen transmisioa. Egun, bi ikastola daude Zuberoan. Basaburuan, Alozeko herrian lehena. Pettarrean, Sohütako herrian bigarrena. Alozen 36 haur dira eskolatuak Sohütako Epherra ikastolan 103 haur biltzen dira. Zuberoako ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko ezinbestekoa dute kanpaina hau ere.