Diseinu eta 3D inprimaketa tailerra

TAILERRA

DISEINU ETA 3D INPRIMAKETA TAILERRA

Telefonoa: 667 092 708  Posta elektronikoa: egingela@gmail.com

3D Diseinatzen eta imprimatzen ikasiko dugu. Horretarako, diseinu prozesu batean murgilduko gara. Lehendabizi erronka aurkeztuko dugu; ikerketa, ideiak, marrazkiak eta probak plastilina edo Legoekin egingo ditugu gure objektua garatzeko. Ondoren, 3D-n diseinatuko dugu TinkerCAD programan eta 3D inprimagailura pasako dugu.

Azkenik bakoitzak bere proiektua etxera eramango du!

Egingela 2020ean Donostian sortutako teknologia berrien eskola-laborategia da. Gure helburua teknologia berrienak gazteei modu original batean hurbiltzea da. Gazte eta helduekin batera egin ditugun ikastaro eta prestakuntzetan, teknologia desberdinek eskaintzen dituzten aukera amaigabeak erakutsi ahal izan ditugu; 3D inprimaketa edo laser bidezko ebaketa beste ezagutza batzuekin konbinatuta, hala nola, elektronikarekin edo programazioarekin. Hori guztia proiektu pertsonalak eta taldekoak eginez, diseinu-prozesua barneratuz eta komunikatzen eta taldean lan egiten ikasiz. Jakin-min pertsonaletatik abiatuta, gure ikasleek beren gaitasun guztiak modu praktiko eta bizigarri batean garatu ahalko dituzte. STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) adar guztiak landuko ditugu gure metodo pertsonalizatuari esker.

Normalean bi eguneko 4 orduko saioetan datza gure ikastaroak, baina irekiak gaude beste formatu batzuetara. Bertan teknologia batean zentratzen gera (3D inpresioa, laser ebaketa, programazioa…) eta proiektu bat garatzen dugu praktikarekin ikasteko. Momentu honetan 2 pertsonez osatutako taldea da Egingela. Asier Arizkorreta, pedagogia alternatiboei, Hezkidetzari eta Historiari buruzko ezagutzak dauzkana eta Iker Babace, jakintza arlo anitzeko ezagutza teknikoak ekartzen dituena.