Tolosaldeko mintzalagunek hasi dute ikasturtea eta aurtengo kanpainaren irudiari erreferentzia eginez, argazkia atera dute Tolosako taldeetako bidelariek eta bidelagunek. Momentuz 110 partaide dauden eskualdean, 24 taldetan banatuta, hamar herrietan zehar. Berriki Ibarran ere egitasmoa martxan jartzeko deialdia zabaldu dute. Egitasmoan izena emateko aukera irekita dago urte guztian zehar.