Bingo Musikatua izan da Euskararen Eguneko protagonista eskualdean

Abenduaren 3an ospatu zen Euskararen Eguna eskualdean eta herri askok, Galtzaundi Euskara Taldeak proposaturiko Bingo Musikatua txertatu zuten beraien egitarauetan. Galtzaundi Euskara Taldeak, urtero egiten die Euskararen Eguna ospatzeko proposamena herriei eta aurtengo proposamena herrietako kaleetan jai-giroan ospatzearena izan da. Tolosaldeko 9 herri izan dira beraien Euskararen Eguneko egitarauan Euskarazko Bingo Musikatua txertatu eta gauzatu dutenak.

Argazkiak herriz herri

AbaltzisketaAlbizturAmezketaBerastegiBerrobiIbarraIkaztegietaLizartza
Abaltzisketa
Albiztur
Amezketa
Berastegi
Berrobi
Ibarra
Ikaztegieta
Lizartza