Azaroaren 28an, Danele Sarriugarte idazle elgoibartarra izan da Galtzaundiren irakurle taldearen saioan ‘Azala erre’ eleberriari buruz hitz egiteko. Saioa Yurre Ugartek dinamizatu du, ohiko moduan eta hasi aurretik, bere lanaren inguruan hitz egin du irakurle taldearen dinamizatzailearekin.