Beste bost hitzaldi eskainiko ditugu eskualdean zehar

Aurrera darrai Galtzaundi Euskara Taldea Tolosaldeko herrietan zehar eskaintzen ari den ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloak. Eskualdeko hainbat herri igaro ondoren, martxoaren 12ko astean beste bost hitzaldi emango dira lau herritan banatuta. Izan ere, hitzaldi ziklo honen helburua euskararen gaian herri bakoitzak arreta jarri eta gogoeta egitea da eta horretarako, bi galdera formulatuz eragin nahi dugu: Posible al da gure inguruan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara?

Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Tolosaldean eta gure herrietan duen egoeraz hitz egingo dute Galtzaundiko kideek. UEMAko kide diren herrien kasuan, mankomunitateko kideen laguntza ere izango dugu horretarako. Hitzaldian bertan, Hizkuntza Erabileraren Kale-NeurketakĀ eskualde mailan eta herriz herri emandako azken emaitzak azalduko dira eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak ere aipatuko dira.

BERROBI

Eguna: martxoak 15, osteguna

Ordua: 19:00

Lekua: Gaztegunea

 

IKAZTEGIETA

Eguna: martxoak 16, ostirala

Ordua: 19:00

Lekua: Udaletxea

 

ORENDAIN

Eguna: martxoak 13, asteartea

Ordua: 17:00

Lekua: Eraikin berria

 

ZIZURKIL BEHEA

Noiz: martxoak 15, osteguna

Ordua: 19:00

Lekua: P. OtaƱoko gela balioanitza

 

ZIZURKIL GOIA

Noiz: martxoak 14, asteazkena

Ordua: 19:00

Lekua: Udaletxeko pleno aretoa