COVID 19-k eragindako alarma egoerak eta honen baitan ezarritako neurriak zirela-eta, bertan behera utzi zen Galtzaundi Euskara Taldekook martxoaren 24an Alegian egitekoa genuen Batzar Nagusia. Egoera luzatzen ari da eta, aurrez aurreko bilkura egiteak dituen arriskuak eta beste eragozpenak kontuan izanik, 2020ko Batzar Nagusia telematikoki egitea erabaki du Zuzendaritza Batzordeak ondoko lerroetan zehaztutako egun, toki eta orduan.
Eguna: 2020ko maiatzaren 21a, osteguna
Ordua: 18:00etan
Tokia: Gela birtuala (izena ematen dutenei bidaliko zaie sarbidea). *Izena azpiko formularioan eman behar da.
Gai-ordena:
- 2019ko memoria eta balantzearen onarpena
- 2020ko egitasmoa eta aurrekontuaren onarpena
- Zuzendaritza Batzordearen aurkezpena eta onarpena
- Galderak eta eskaerak
OHARRA: baldintzak kontuan izanik, Batzarra kudeatzeko irizpideak aurkeztuko dira hasieran.
Xehetasunetarako:
- Emailez: galtzaundi@galtzaundi.eus.
- Telefonoz: 688 738 416
- WhatsApp-ez: 688 738 416