Bat egin ‘Hezkuntzak euskara gehiago behar du’ sinadura bilketarekin

Hezkuntza komunitateko eragileek, sindikatuek eta euskalgintzak sinadura bilketa bati ekin diote, EAEko Hezkuntza Lege berriak euskara eta euskal kultura ardatz izan ditzala aldarrikatzeko. Hauek dira legeak jaso ditzala eskatzen diren puntuak:

  1. Euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa.
  2. Euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma.
  3. Hezkuntza ez-arautua osorik euskaraz garatzea.

Eskaera hauekin ados bazaude, hemen sinatu dezakezu: www.euskaragehiago.eus