Parte hartze aldetik erantzun bikaina jaso du ‘Ibarra-Galtzakomik’ komiki lehiaketak hamaikagarren edizioan. Guztira, 200 lan jaso dira aurtengoan, iaz baino 50 gehiago, eta Euskal Herri guztiko komikigileek hartu dute parte euskarazko komikigintza sustatzea helburu duen lehiaketan. Edizio honetan, Euskaraldia aukeratu da lanek jorratu behar izan duten gaitzat. Euskaraldiak bere muinean biltzen dituen hainbat aspektu jorratu dituzte komikiek, hala nola, hizkuntza ohiturak, jarrerak edo erabilera.
Izan ere, antolakuntza taldeari Euskaraldia gai egokia iruditu zaio edizio honetarako; 11 egun euskarazlelopean, azaroaren 23tik abenduaren 3ra martxan den ariketa soziala ezin gai aproposagoa da Galtzakomiken hamaikagarren ediziorako. Aurtengoan honako hauek osatu dute epaimahaia: Joseba Antxustegietxarte komikilariak eta Iñigo Martiarena Mattinmarrazkilariak.
Sariak azaroaren 29an banatu dira, azkenean, Ibarrako Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Sari banaketa ekitaldia girotzen izan dira Iñigo Martiarena Mattinmarrazkilaria eta Ixabel Agirresarobe ipuin-kontalaria, ilustrazioa eta ipuinak uztartuz.
12 urtetik behera:
- Saria: 100€ + komiki bilduma
- Saria: Komiki bilduma + marrazketarako materiala
5 Aipamen: Komiki bilduma bana
Ibarrako komikirik onena: Opari txekea + komiki bilduma
*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez
13 urtetik 16 urtera:
- Saria: 200€ + marrazketarako materiala + komiki bilduma
- Saria: 100€ + komiki bilduma
2 Aipamen: Komiki bilduma bana
Ibarrako komikirik onena: Opari txekea + komiki bilduma
*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez
17 urtetik gora:
- Saria: 700€ + Danon Txokoan bi lagunentzako afaria
- Saria: 300€ + Karlatzen bi lagunentzako afaria
Hauek izan dira ‘Ibarra-Galtzakomik’ lehiaketaren hamaikagarren edizioko sarituak:
12 URTETIK BEHERA
1. SARIA | Euskara bihotzean | Paula Ansorena Irizar
|
2.SARIA | Kanikak | Aitor Aristi Imaz |
AIPAMENA | Ikasle berria | Ekhi San Sebastian Gaztelumendi |
AIPAMENA | Plaga ziztrina | Maitane Ezquerro |
AIPAMENA | Euskaraldia | Maria Jometon |
AIPAMENA | Euskera dugu hizkera | Nahia Ansorena Irizar |
AIPAMENA | Hizkiekin jolasean | Nora Ansorena Irizar |
IBARRAKO ONENA | Estralurtarra | Irati Larreta Perez |
13-16 URTE BITARTEKOAK
1. SARIA | Batzen gaituzten hitzak | Amanda Sin |
2.SARIA | Euskaraz 365 egun ez 11! | Eneritz Jauregi |
AIPAMENA | Jaio-Musica.ly-hil | Maider Eraunzetamurgil |
IBARRAKO ONENA | Euskaraldia | Mattin Jauregi |
17 URTETIK GORA
1. SARIA | Ogibidea | Javier Navarro Araya |
2. SARIA | 365 egun ala ondarrutar | Aitor Urkiola Badiola |
Parte hartzaile guztien artean Mahalako bi lote zozketatu dira eta zortedunak Maren Zumeta Mujika eta Aitana Manterola Arruti izan dira.
Galtzaundi Euskara Taldeak ‘Galtzakomik’ lehiaketa babesten duten Ibarrako Udalari, Xabiroi aldizkariari, Tamayo denda, Mahala, Ibarrako merkatarien elkartea eta Danon Txokoa eta Karlatz edaritegiei beren laguntza eskertu nahi die, oraingo honetan ere Galtzakomik posible egiten laguntzeagatik.