Babestu dezagun Ataria, harpidetza-eskaintza bereziarekin

Tolosaldeko 28 herrien berri emateko, euskararen normalizazioa sustatzeko eta gure komunitatea handitzeko, Galtzaundi-tik Ataria babestera gonbidatzen zaitugu. Herritarren babesa funtsezkoa da euskarazko tokiko hedabideek bizirik jarrai dezaten eta gure ahotsak ozen entzun daitezen.

Azaroaren 27tik abenduaren 21era arte, Ataria-n harpidetza-eskaintza berezia aktibo dago:

  • Harpidetza digitala: 60€ BEZ barne (70€ beharrean).
  • Harpidetza paperekoa: 85€ BEZ barne (95€ beharrean).

Gainera, Euskararen egunari keinu berezia egin nahi dio Ataria-k, eta egun hortan harpidetzen diren lehen 10ek Casa Eceizako gabonetako sorta jasoko dute opari.

Atarikide izateak, abantaila ugari ditu:

  • Tokiko merkataritzarekin lotutako deskontuak eta abantailak izango dituzu.
  • Parte hartuko duzu gure zozketa esklusiboetan.
  • Onura fiskalak izango dituzu errenta aitorpenean.
  • Publizitate eskaintzetan tratu berezia izango duzu.
  • Eta batez ere, Ataria bizirik mantentzen lagunduko duzu.

Euskararen alde zerbait egiteko prest? Babestu Ataria.