Apirileko Tertulia Literariora Yolanda Arrieta etorriko da

Tertulia Literarioko hurrengo saioa apirilaren 30ean izango da. Oraingo honetan, Yolanda Arrieta Etxebarriko idazlea etorriko da ‘Etxe bat norberarena’ eleberriaren inguruan hitz egitera.

Tertulia Literarioa Galtzaundiren egoitza berrian (Plaza Berria 1) izango da, 19:00etan. Yurre Ugarte izango da saioaren dinamizatzailea.

 

 

“Habiaren babesa. Bake operatzailea. Aukerako ohikotasuna. Nondik-abiatu berri bat. Nora-itzuli atsegin bat. Ezeren faltarik ez. Dena bertan. “Virginia Woolf-en gela bat norberarena «denen onerako» gela bilakatu da: arropak zintzilikatzeko barrunbe, lekurik ez dutenen biltegi, gonbidatuentzako logela edota guztiak batera. Horrexegatik, andre idazleak etxe bat nahi du. Bere gogotik aritzeko etxe bat. Bere zahartzaroari opatzeko etxe bat. Liburu hau da Yolanda Arrietak etxe horri eskaintzen dion epopeia egunerokoa”.