Gure inguruan euskararen erabilera handitzeko, hamaika eguneko ariketa bat proposatu da 2018rako: Euskaraldia. Euskal Herri mailan euskal hiztunak aktibatzea da egitasmoaren helburua eta horretarako, herri bakoitzak erabaki beharko du Euskaraldian parte hartuko duen edo ez.
Hamaika egun horietan zehar, Ahobizi edo Belarriprest txapak soinean eraman eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozialean parte hartzea da asmoa. Horretarako, tolosarrek bertan parte hartuko dutela erabaki behar dute, Euskaraldiak gure inguruan arrakasta izan dezan.
Ideiarekin bat egin eta Euskaraldian parte hartzeko asmoa duen guztia gonbidatuta dago asteartean, 19:00etan, Kultur Etxean egingo den bilerara. Bertan erabakiko da Tolosak Euskaraldian parte hartuko duen eta nola emango den aurrera egitasmoa.
ANTOLATUKO AL DUGU EUSKARALDIA TOLOSAN?
Bilera irekia
Eguna: martxoak 27, asteartea
Ordua: 19:00
Lekua: Tolosako Kultur Etxea