Anje Duhalde musikari arrangoiztarra izan da Sormenetiken protagonista berria. Musikari lapurtarra elkarrizketatzen Garbiñe Ubeda tolosarra izan da. Argia astekarian kazetari, entziklopedia egile, diseinugintzan eta idazle moduan ere lan egina da Ubeda. Elkarrekin, Anje Duhalderen musika ibilbidea errepasatu dute. Lapurtarra luze eta zabal aritu da, anekdota, bizipen eta pasarte desberdinak gogoratuz. Amaieran, gitarra hartu eta kantu pare bat eskaini dizkie Sormenetik egitasmora agertu diren herritarrei.
Argazkien azpian duzue ikusgai saioa osorik.