Abaltzisketa, Altzo, Berastegi eta Ikaztegietaren txanda

Bere ibilbidearekin jarraitzen du ‘Euskaraz bizi ahal gara!’ hitzaldi zikloak. Eskualdeko hainbat herri igaro ostean, Abaltzisketa, Altzo, Berastegi eta Ikaztegietaren txanda izango da orain. Aurreko urteko saioen bitartez galtzaundikideak eskualdeko ia herri guztietan saretu ziren eta horri jarraipena emanez, Galtzaundik beharrezkoa ikusten du hizkuntzaren gaia herritarren artean zabaldu eta kontzientzietan eragitea. Hitzaldietan Tolosaldeko eta herrietako egoera soziolinguistikoaren errepasoa egingo da eta lehenengo Euskaraldiko ondorioak eta datuak plazaratuko dira. Gainera, Euskaraldiaren hurrengo edizioa nolakoa izango den azaltzeko ere baliatuko dira hitzaldiak, Tolosaldeko Euskararen Mahaia eta Galtzaundiren etorkizuneko asmoen berri emateaz gain.

ABALTZISKETA

Eguna: azaroak 18, astelehena.

Ordua: 20:30.

Lekua: Goibegi aretoa.

Hizlariak: Imanol Artola Arretxe eta Jone Garmendia Castaños.

ALTZO

Eguna: azaroak 21, osteguna.

Ordua: 19:00.

Lekua: Udaletxea.

Hizlariak: Garikoitz Goikoetxea Etxeberria eta Igor Agirre Uriarte.

BERASTEGI

Eguna: azaroak 22, ostirala.

Ordua: 18:30.

Lekua: Udaletxea.

Hizlariak: Idoia Lahidalga Ugarte eta Jexux Murua Gorostidi.

IKAZTEGIETA

Eguna: azaroak 22, ostirala.

Ordua: 19:00.

Lekua: Udaletxea.

Hizlariak: Imanol Artola Arretxe eta Jone Garmendia Castaños.

Abaltzisketa, Altzo, Berastegi eta Ikaztegietaren txanda 3

Abaltzisketa, Altzo, Berastegi eta Ikaztegietaren txanda 5

Abaltzisketa, Altzo, Berastegi eta Ikaztegietaren txanda 7

Abaltzisketa, Altzo, Berastegi eta Ikaztegietaren txanda 9