Abaltzisketa, Alkiza, Amezketa eta Asteasu dira hurrengo geltokiak

Aste honetako hitzaldiekin ez dugu amaitu baina datorren astera begira ere, eskualdeko hainbat herritan ditugu hitzaldiak antolatuta. ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldia dagoeneko dozena bat herritan eskaini dugu eta jendearen aldetik erantzun bikaina jasotzen ari da ekimena. Hurrengo astean, berriz, Abaltzisketa, Alkiza, Amezketa eta Asteasun izango gara Galtzaundiko kideak hitzaldia eskaintzen. Amezketaren kasuan UEMAko kideak ere gurekin izango ditugu.

ABALTZISKETA

Eguna: Martxoak 19, astelehena
Ordua: 20:30
Lekua: Goibegi aretoa

 

ALKIZA

Eguna: Martxoak 22, osteguna
Ordua: 19:00
Lekua: Don Juanena eraikina

 

AMEZKETA

Eguna: Martxoak 21, asteazkena
Ordua: 19:30
Lekua: Kultur Etxea

 

ASTEASU

Eguna: Martxoak 20, asteartea
Ordua: 19:00
Lekua: Udaletxeko ikus-entzunezko aretoa