Galtzaundiren irakurle taldearen ekaineko saioan izan da Eider Rodriguez idazle errenteriarra. Rodriguezen Bihotz handiegia eleberria aitzakiatzat hartuz, lanari buruzko errepasoa egin dute irakurleek eta idazlearekin zuzenean iritziak partekatzeko aukera izan dute. Ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatu du saioa. Udako oporren aurretik ez du saio gehiago egingo irakurle taldeak eta irailean bueltatuko da betiko egun eta orduan.