Gerturatu Nafarroa Oinez jaira autobusez Tolosaldetik

Beste urtebetez,  Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Zangozara joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosatik zuzenean joateko aukera izango da urriaren 20an. Izen ematea irekita dago urriaren 17ra, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 14 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota Atarikide direnentzat 12 euro). Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan izena emanez gero, tiketak eskudirutan edo BIZUM bidez ordaintzeko aukera egongo da. Gainontzeko tokietan ordea, eskudiruz soilik eros daitezke tiketak eta ez da dirua itzuliko, antolaketatik egitasmoa bertan behera uzten ez badute. 
 Izena emateko lekuak hauek dira:

Autobusak 9:00etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:00etan izango da, Tafallan. Hauek dira autobusen irteera puntuak herriz herri:

Ikusi egitaraua:

Gerturatu Nafarroa Oinez jaira autobusez Tolosaldetik 3