Herri Urratsera joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Senperera joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango da maiatzaren 12an. Izen ematea irekita dago maiatzaren 9a, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 13 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 11 euro). Izena emateko lekuak hauek dira:
- IKAZTEGIETA: Ostatua.
- ALEGIA: Kultur Etxean.
- ANOETA: Ikastolan.
- IRURA: Ikastolan.
- TOLOSA: Galtzaundin.
- VILLABONA: Zubimusu ikastolan (zentroan).
- ZIZURKIL: Ernio bidea 9ko udal bulegoetan.
Autobusak 9:00etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:00etan izango da, Senperen. Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak herriz herri:
- IKAZTEGIETA: 9:00 Kiroldegiko geltokian.
- ALEGIA: 9:05 Ferreteriko geltokian.
- TOLOSA: 9:10 Santa Klarako geltokian.
- ANOETA: 9:15 Apaetxe baserrian.
- IRURA: 9:20 Ikastola parean.
- VILLABONA: 9:25 Kale berria 8ko geltokia.
Adin txikikoen kasuan
Estatu batetik besterako bidaia denez, hainbat baldintza bete beharko dituzte:
- Adin txikikoa Senperera gorasorik/tutorerik gabe badoa. Ezinbestekoa izango da adin txikikoak atzerrira irteteko guraso(ar)en/tutore(ar)en baimen ofiziala egitea. Inprimakia gurasoek/tutoreek (guztiek, bat baino gehiago diren kasuetan) sinatu beharko dute, eta Ertzaintzan izapidetu beharko da. Baimenean zehaztuta geratuko da autobusean doan adin txikikoaren arduraduna nor izango den.
- Adin txikikoaren erantzukizuna baimenean agertzen den adin nagusikoarena izango da, eta ez Galtzaundi Euskara Taldearena.
Jarraian, eguneko egitaraua.