Urteko bilkura, ostegunean

Badira urte batzuk Galtzaundi Euskara Taldeko kideek urteko bilkura egin ez dugula. Ohitura hori berreskuratu nahi genuke egiten ari garen bideari zorua elkarrekin jartzeko. Une aproposa iruditu zaigu euskarak eta emakumeak partekatzen dutenaz hitz egiteko ere, eta Lorea Agirre, Jakin aldizkariko zuzendaria, gonbidatu dugu bere iritzi jantzia eman diezagun. Osteguneko bilkura guztiz irekia da eta 19:00etatik aurrera, Ibarrako Benito Izagirre Kultur-Etxean izango gara egindakoak errepasatu eta datozenei begira jartzeko.

Eguna: 2018ko maiatzak 31, osteguna
Ordua: 19:00
Tokia: Benito Izagirre Kultur-Etxea, Ibarra

Egitaraua:
•    2017ko kontuak eta 2018ko egitasmoa
•    Lorea Agirreren hitzaldia: “Euskara eta generoa elkargunean”
•    Iritzi trukea