Martxoaren 14ean emango zaio hasiera 23. Korrikari Irunen eta 24ean amaiera Baionan. Horregatik, Korrika amaierara gerturatu nahi duen edonorentzat, Baionara joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Baionara joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango da martxoaren 23an. Izen ematea irekita dago maiatzaren 21a, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 14 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 12 euro). Izena emateko lekuak hauek dira:
- IKAZTEGIETA: Ostatua.
- ALEGIA: Kultur Etxean.
- ANOETA: Kuku-Lore liburu-dendan.
- ADUNA: Liburutegian eta udaletxean.
- IRURA: Ikastolan.
- TOLOSA: Galtzaundin.
- VILLABONA: Basajaun liburu-dendan.
- ZIZURKIL: Ernio bidea 9ko udal bulegoetan.
Autobusak 9:00etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:00etan izango da, Baionan. Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak herriz herri:
- IKAZTEGIETA: 9:00 Kiroldegiko geltokian.
- ALEGIA: 9:05 Ferreteriko geltokian.
- TOLOSA: 9:10 Santa Klarako geltokian.
- ANOETA: 9:15 Apaetxe baserrian.
- IRURA: 9:20 Ikastolan.
- VILLABONA: 9:25 Elizako geltokian.