Iritsi dira Errigorako produktuak Tolosaldera eta eskariak jasotzeko garaia da

Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina jarri zen martxan martxoan eta horri esker, Nafarroan ekoitzitako produktuak eskatzeko aukera izan zuten herritarrek. Orain, martxoan egindako eskariak jasotzeko garaia da. Eskualdean inoiz baino eskurago izan dira Errigorako produktuak. Izan ere, inguruko 14 herrietara banaketa puntuak zabaltzea lortu da aurtengoan, eta horri esker, eskualdeko herritarrek banaketa puntu gehiago izan dituzte aukeran, produktuak ia etxe ondoan jasotzeko aukerarekin herri askotan. Tolosaldeko herri hauetan egongo dira banaketa puntuak: Abaltzisketa, Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Orexa, Tolosa eta Zizurkil.

Galtzaundiren kasuan produktuen banaketa egun hauetan egingo da elkartearen egoitzan:

  • 2021/05/11 (Osteguna) 10:00-14:00 eta 15:00-18:00
  • 2021/05/12 (Ostirala) 10:00 – 14:00
  • 2021/05/15 (Astelehena) 10:00-14:00 eta 15:00-18:00
  • 2021/05/16 (Asteartea) 10:00-14:00 eta 15:00-18:00
Edozein zalantza argitzeko, jarri gurekin harremanetan.

Eskualdeko banaketa egunak eta orduak:

ABALTZISKETA

Etxez etxe banatuko da.

ALKIZA

Udaletxea | Liburutegiko ordutegian:

-Astelehena: 16:30-18:30

-Asteartea: 16:30-18:30

-Asteazkena: ITXITA

-Osteguna: 16:30-18:30

-Ostirala: 16:30-18:30

AMASA-VILLABONA

Gaztetxea | Maiatzak 17, ostirala: 18:00-20:00

AMEZKETA

Etxez etxe banatuko da.

ANOETA

Ikastolako idazkaritza | Astelehenetik ostiralera.

ASTEASU

Udaletxea | Maiatzak 19, ostirala, 17:30etatik 19:30etara.

BERASTEGI

Udaletxea | Maiatzaren 16tik 19ra,  9:00-14:00 eta 16:00-18:00.

IBARRA

Uzturpe | Idazkaritzan astelehenetik ostiralera 8:00-17:00

IKAZTEGIETA

Ostatua | Ostatuaren ordutegian.

IRURA

Ikastola | Astelehenetik ostiralera,  8:30-13:15 eta 14:30-16:30.

OREXA

Ostatua | Ostatuko ordutegian

TOLOSA

Usabal | Maiatzak 13, larunbata: 9:30-13:30

Galtzaundi | Maiatzak 11,15 eta 16: 10:00-14:00/15:00-18:00

Maiatzak 12: 10:00-14:00

ZIZURKIL

Herriguneko txabola | Maiatzak 15, 17:30 – 19:30