Maiatzaren 13an ospatuko da Herri Urrats Senperen. Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosaldetik autobusak antolatu ditu bertara joateko eta izen ematea irekita dago maiatzaren 10a, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 11 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 9 euro). Izena emateko lekuakĀ hauek dira:
- ALEGIA: Kultur Etxean.
- ANOETA: Ikastolan.
- IRURA: Ikastolan.
- TOLOSA: Galtzaundin.
- VILLABONA: Zubimusu ikastolan (zentroan).
- ZIZURKIL: Ernio bidea 9ko udal bulegoetan.
Autobusak 9:30etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:00etan izango da, Senperen. Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak herriz herri:
- ALEGIA: 9:30 Ferreteriko geltokian
- TOLOSA: 9:35 Zezen plazan
- ANOETA: 9:40 Apaetxe baserrian
- IRURA: 9:45 Ikastola parean
- VILLABONA: 9:50 Kiroldegian
- ZIZURKIL: 9:55 Oria paper-fabrikako geltokian
Jarraian, eguneko egitaraua: