Jon Plazaola umoregileak Tolosan estreinatuko du “Tu-Tum, Platz!” izeneko bakarrizketa. Leidor aretoan izango da emanaldia, maiatzaren 5ean, 20:00etan. Ikuskizun horri esker, Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da. Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan, berriz ere “Stand Up” formatuko bakarrizketari heldu dio; hori bai, 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago. Sarrerak martxoaren 31n jarriko dira salgai online eta Leidorreko leihatilan, eta 10 euroko prezioa dute. Emanaldia Tolosaldeko Atariarekin elkarlanean antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. (Valium online)
Lehenengo aldiz oholtzaratuko du Plazaolak “Tu-Tum, Platz!” ikuskizuna. Ordubete inguruko saio izango da, umorez betetako kolpez kolpe baten ondoren, umoregile urretxuarrak ardo onak bezala urteen poderioz hobera egin duen, ala ardo txarra bezala ozpindu den
jakiteko. Umoregilea, gidoilaria zein antzezlea, euskarazko umorearen inguruko proiektu askotan parte hartu du Plazaolak: Finlandia, Wazemank, Kontuz atsuak!, Kontrako eztarria, Barre librea…
Publiko orokorrarentzat, martxoaren 31n jarriko dira sarrerak salgai. Bi bide egongo dira emanaldirako sarrerak eskuratzeko: online Kutxabanken webgunean eta presentzialki Leidorreko leihatilan.