Azken txanpan sartu da ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloa eta hurrengo geldialdiak Baliarrainen eta Hernialden egingo ditu. Bi saioak egun berean izango dira, maiatzaren 4an, ostiralez, 19:00etan Baliarrainen eta 20:00etan, Hernialden. Hitzaldi ziklo honen helburua euskararen gaian herri bakoitzak arreta jarri eta gogoeta egitea da eta horretarako, Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak eskualde mailan eta herriz herri emandako azken emaitzak azalduko dira eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak ere aipatuko dira.
BALIARRAIN
Eguna: Maiatzak 4, ostirala
Ordua: 19:00
Lekua: Areto Nagusia
HERNIALDE
Eguna: Maiatzak 4, ostirala
Ordua: 20:00
Lekua: Udal liburutegia