Tolosaldera egokitutako eskaintza zabala aurkeztu dute AEK eta Aitzol euskaltegiek

Tolosaldean lanean diharduten Aitzol eta AEK euskaltegiek 2022-2023 ikasturteko matrikulazio kanpaina aurkeztu dute Alegian. Euskaltegiekin batera aurkezpenean izan dira eskualdeko hainbat udal, euskara teknikari, UEMA eta Galtzaundi Euskara Taldeko ordezkariak. Aitzol Udal Euskaltegiko zuzendari Ainara Arakamak eta Tolosaldeko AEK-ko zuzendari Jone Tolosak hartu dute hitza aurkezpenean. Arakamak azaldutakoaren arabera, oso garrantzitsua da Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzeak eskualdeko elkarte, udal, ikastetxe edo erakundeen babesa izatea.

Urteetan zehar egin den lanari esker, gero eta zabalagoa da eskualdean euskara ikasi edota praktikatzeko aukera, eta eskaintza horren berri eman da agerraldian. Helduen euskalduntze eta Alfabetatzean lanean dihardute Aitzol Udal Euskaltegiak eta Tolosaldeko AEK-k, eta 2022-2023 ikasturtean ere, ahalik eta eskaintza erakargarriena egin nahi diete Tolosaldeko herritarrei. Inoiz baino gehiago, ikasturte honetan herritarren beharretara egokituko den zerbitzua ematen saiatuko direla azaldu dute bi euskaltegietako ordezkariek.

Agerraldiaren bidez herritarrak euskaltegietara gerturatzera animatu nahi dituzte bai euskaltegi, Tolosaldeko udal, UEMA zein Galtzaundik. “Beldurrik gabe datozela euskara ikastera! Dela oinarrizko maila lortzera, dela azterketa ofizialak prestatzera, alfabetatzera… Irailean denok euskaltegietara: galdetu, informatu eta animatu!” esanez amaitu du aurkezpena Ainara Arakamak.

AITZOL UDAL EUSKALTEGIA

Matrikulazio kanpaina martxan du Udal euskaltegien Euskara niretzat, hiretzat, harentzat, guretzat, zuentzat, zuretzat; Euskara guztiontzat!  leloarekin. Urte berezia izango da aurtengoa Aitzolentzat, “ikasturte honetan 40 urte beteko ditugula herritarrak euskalduntzen eta alfabetatzen. Beraz, guretzat ikasturte berezia izango da, ospakizunez betea. Aitzol euskaltegiaren izaera publikoa azpimarratu nahi dugu eta Tolosako Udalak zerbitzu honi eusten egiten duen ahalegina eskertu. Ea beste 40 urtean jarraitzeko aukera dugun”.

16 urtetik gorako edonork eman dezake izena Aitzolen: kanpotik etorritakoek, euskaraz alfabetatu gabeek, jubilatu berriek, merkataritzako langileek, zenbait kolektibok… Aurreko urteetan Asuntzion klinikako langileak, Osakidetzakoak, Uliazpikoak, epaitegikoak… aritu dira Aitzol Udal Euskaltegian.

Agiri ofiziala nahi duen edonork eman lezake izena, A1etik hasi eta C2 maila bitartean, eta agiri guztiek izango dute HABEk emandako diru laguntza. Horretarako 10 ordu, 8 ordu, 6 ordu eta 5 orduko aurrez aurreko moduluak eskaintzen dira goizean goiz hasi eta iluntzera arte. Gainera, aurrez aurreko eskolez gain, autoikaskuntza egiteko aukera ere badago.

Matrikulazio datak:

  • Irailaren 1etik 22ra bitarte: goizez 09:30-13:00; arratsaldez 16:30-20:00..
  • Diru laguntzei dagokienez, Tolosakoak adibidez, bertan erroldatutakoei B2 maila bitartean %75eko diru laguntza ematen die, C1ekoei %50ekoa eta C2koei %25ekoa. Gainerako udalek ere eskaintzen dituzte laguntzak.

Informazio gehiago:

  • E-posta: aitzolue@tolosa.eus
  • Telefonoa: 943 651 006

AEK

Abian da 2022-2023 ikasturtea eta abian du AEK-k matrikulazio kanpaina. Jone Tolosak aipatu bezala “Aurten ere irakaslea da kanpainaren ardatza, euskara ikasteko bidelagun onena delakoan, horregatik, diogu aurten “ikasi euskara, bidelagun onenarekin”. Hori da AEK-ren aurtengo leloa. AEK-n matrikulatzen diren ikasleek gertu izango dituzte irakasleak, ikasleek bidelagun apartak topatuko dituzte gure euskaltegietan, sinetsita baikaude irakasleen motibazio eta pasioa beharrezkoak direla ikasleak ikasprozesuan aurrerapausoak eman ditzan”.

AEK-k 100 euskaltegitik gora ditu Euskal Herrian, eta eskualde honek hemendik gertuen duena Andoaingo AEK euskaltegia da. Dena den, Tolosaldean euskaltegirik ez izateak ez du esan nahi AEK-k bertan eskolarik ematen ez duenik, gela desplazatuak sortu ohi dira urtero Tolosaldean, herritarrek euskara herrian bertan ikas dezaten. Taldeak sortu ohi dituzte, besteak bestea, Zizurkil eta Villabonan, Anoeta eta Iruran, Alegian, Ibarran, Ikaztegietan eta Lizartzan.

Eskaintzari dagokionez maila guztiak eskaintzen ditu AEK-k, A1etik hasi eta C2ra bitarte. Ordutegiei dagokienez, goizeko, eguerdiko, arratsaldeko eta iluntzeko taldeak osatuko dira eskualdeko herrietan, eskolak astean bi, hiru edo lau egunez emanez. Azterketa ofizialak prestatzeko ikastaroak aurrez aurre ematen dira B1, B2 eta C1 mailetan.

Aurrez aurreko eskolak C1 mailara arte eskainiko dira eta C2 maila on line. Hala ere, autoikaskuntzarako aukera ere izango dute ikasleek. Azken aukera hau egokia da aurrez aurreko eskoletara joan ezin dutenentzat edo ordutegi malguagoa izan nahi dutenentzat; aurrez aurreko tutoretza irakaslearekin egiten da eta lanak etxean.

Bestalde, guraso taldeak ere eskaintzen ditu AEK-k: haurrak eskolan dauden ordutegian osatzen diren taldeak dira, eta herriko lokaletan edota ikastetxean bertan eskaini ohi dira.

Azkenik, etorkinei bideratutako AISA ikastaroak ere emango ditu AEK-k, etorri berriei euskarara gerturatzeko oinarrizko edukiak irakatsiz.

Matrikulazio datak:

  • AEKren Andoaingo egoitzan irailaren 1etik 16ra izango da.
  • Euskara herrian ikasi nahi duenak herriko udaletxera joan beharko du irailaren 1etik 17ra. AEK aurrez aipaturiko herri horiekin elkarlanean ari da herritarrek izen ematea ere ahalik eta modu erosoenean egin dezaten.
  • Diru laguntzei dagokienez ikasleek Udaletatik eta HABE-tik jaso ditzakete diru laguntzak.

Informazio gehiago:

  • Webgunea: www.aek.eus
  • E-posta: andoain@aek.eus
  • Telefonoa: 943 591 704

Eskualdeko eskaintza guztia:

HASTAPEN-MAILA

  • ALEGIA: al.-az. / lu.-mi. | 9:00-11:00. (AISA) / AEK
  • ANOETA: az.-ol. / mi.-ol. | 9:30-11:30. (AISA) / AEK
  • IBARRA: al-az. / lu.mi. |14:30-16:30. (AISA) / AEK
  • IBARRA: ar. og. /ma. -ju |14:30 – 16:30 (AISA) / AEK
  • IKAZTEGIETA: ar.-og. / ma.-ju. | 9:00-11:00. (AISA) / AEK
  • IRURA: az.-ol. / mi.-ol. | 9:30-11:30. (AISA) / AEK
  • LIZARTZA: az.-ol. / mi.-ol. | 9:30-11:30. (AISA) / AEK
  • TOLOSA: al.-og. / lu.-ju. | 9:30-12:00. (A0) / AITZOL
  • TOLOSA: al.-og. / lu.-ju. | 15:15-17:45. (A0) / AITZOL
  • VILLABONA: al.-ar.-og. / lu.-ma.-ju. | 9:30-11:30. (AISA) / AEK
  • ZIZURKIL: al.-ar.-og. / lu.-ma.-ju. | 15:00-17:00. (AISA) / AEK

OINARRIZKO-MAILA

  • ALEGIA: al.-az. / lu.-mi. | 18:00-20:30. (A1 eta A2) / AEK
  • ASTEASU: al.-az. / lu.-mi. | 18:00-20:30. (A1) / AITZOL
  • IRURA: ar.-og. / ma.-ju. | 16:00-18:30. (A2) / AEK
  • TOLOSA: al.-og. / lu.-ju. | 9:00-11:30. (A1) / AITZOL
  • TOLOSA: al.-ar.-og. / lu.-ma.-ju. | 15:45-18:25. (A1)
  • TOLOSA: al.-og. / lu.-ju. | 9:15-11:45. (A2) / AITZOL
  • TOLOSA: al.-az. / lu.-mi. | 16:00-18:40. (A1) / AITZOL
  • VILLABONA: al.-ar.-og. / lu.-ma.-ju. | 9:30-12:00. (A1 eta A2) / AEK
  • ZIZURKIL: al.-ar.-og. / lu.-ma.-ju. | 15:00-17:00. (A2) / AEK

ERDI-MAILA

  • ALEGIA: ar.-og. / ma.-ju. | 18:00-20:30. (B1) / AEK
  • IRURA: ar.-og. / ma.-ju. | 16:00-18:30. (B1) / AEK
  • TOLOSA: al.-og. / lu.-ju. | 9:00-11:30. (B1) / AITZOL
  • TOLOSA: al.-az. / lu.-mi. | 15:00-17:30. (B1) / AITZOL
  • TOLOSA: al.-og. / lu.-ju. | 9:00-11:30. (B2) / AITZOL
  • TOLOSA: al.-og. / lu.-ju. | 15:30-18:00. (B2) / AITZOL
  • TOLOSA: al.-az. / lu.-mi. | 9:30-12:00. (Mintzataldea) / AITZOL
  • TOLOSA: al.-az. / lu.-mi. | 15:30-18:00. (Mintzataldea) / AITZOL
  • VILLABONA: al.-ar.-og. / lu.-ma.-ju. | 9:30-12:00. (B2) / AEK
  • ZIZURKIL: al.-ar.-og. / lu.-ma.-ju. | 15:00-17:00. (B1) / AEK
  • ZIZURKIL: al.-ar.-az.-og. / lu.-ma.-mi.-ju. | 9:30-11:30. (B1 eta B2) / AEK

GOI-MAILA

  • TOLOSA: al.-og. / lu.-ju. | 9:15-11:45. (C1) / AITZOL
  • TOLOSA: ar.-og. / ma.-ju. | 15:30-18:30. (C1) / AITZOL
  • TOLOSA: al.-az. / lu.-mi. | 8:00-11:00. (C2) / AITZOL
  • TOLOSA: ar.-og. / ma.-ju. | 15:30-18:30. (C2) / AITZOL
  • TOLOSA: al.-az. / lu.-mi. | 9:30-12:00. (Mintzataldea) / AITZOL
  • TOLOSA: al.-az. / lu.-mi. | 15:30-18:00. (Mintzataldea) / AITZOL
  • VILLABONA: al.-ar.-og. / lu.-ma.-ju. | 9:30-12:00. (C1) / AEK

AUTOIKASKUNTZA

A1 mailatik C1era AEKn eta A1 mailatik C2ra Aitzol Udal euskaltegian.

Tolosaldera egokitutako eskaintza zabala aurkeztu dute AEK eta Aitzol euskaltegiek 3