Urteko bilkura nagusia, maiatzaren 11an, Alegian

Urteroko zita prest du Galtzaundi Euskara Taldeak. Aurten, maiatzaren 11an egingo du euskara elkarteak urteko bilkura nagusia. Hitzordua Alegiako Inaxio Begiristain kultur etxean izango da, 17:30etatik aurrera, eta 2021. urteko balantzearekin batera, 2022-2026ko egitasmoaren aurkezpena egingo da Galtzaundikideen aurrean. Zuzendaritza Batzorde berria ere proposatuko da bertan eta Galtzaundiko bazkideek berretsi beharko dute proposamena.

Ondoren, Iñaki Iurrebaso soziologoak `Hizkuntza-gaitasuna eta erabilera Euskal Herrian gaur: zer diote datuek?´  hitzaldi laburra eskainiko du.

 

GALTZAUNDI EUSKARA TALDEAREN URTEKO BILKURA NAGUSIA

Eguna: 2022ko maiatzak 11, asteazkena.
Tokia: Inaxio Begiristain kultur etxea, Alegia.
Ordua: 18:00etan (lehen deialdia 17:30etan).

 

GAI-ZERRENDA:

  • 2021eko memoriaren eta balantzearen onarpena.
  • Elkartearen 2022-2026 egitasmoaren aurkezpena.
  • 2022ko egitasmoaren eta aurrekontuaren onarpena.
  • Zuzendaritza Batzordearen aurkezpena eta onarpena.
  • Galderak eta eskaerak.
  • Iñaki Iurrebaso soziologoaren hitzaldi laburra:
    • Hizkuntza-gaitasuna eta erabilera Euskal Herrian gaur: zer diote datuek?