Maiatzaren 7an Iruñeara autobusez

Euskalgintzaren Kontseiluak manifestazioa deitu du maiatzaren 7rako, Iruñean, Nafarroako Gobernua prestatzen ari den dekretu baztertzailearen aurka, ‘Ez gutxietsi herritarrak, eskubideak guztiontzat’ lemapean.

Euskararen normalizazioaren aldeko 30 erakunde sozial biltzen dituen Euskalgintzaren Kontseiluak ohar batean azaldu duenez, atzerapauso onartezina da Nafarroako Gobernuak urtarrilean aurkeztu zuen zirriborroa. Zirriborro horretan, Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko merezimenduen balorazioa arautzen da. Kontseiluak, beharrezkotzat jotzen du “kalera irtetea, ikusezin bihurtu nahi gaituenari aurre egiteko eta hemen gaudela erakusteko”.

Era berean adierazi duenez “ez dago euskal hiztunen komunitatea desagerraraziko duen legerik, ez dago milaka lagunek euskaraz bizitzeko duten borondatea desagerraraziko duen dekreturik. Hala ere, badira horrelako dekretuak eta neurriak onartzearekin tematzen direnak, eta kalera aterako gara gure desadostasuna adierazteko, gutxietsita gaudela salatzeko, gure eskubideen aurka egiten ari direla ozen oihukatzeko, (…) gure eskubideak “defendatzeko” eta herritar guztiak kontuan hartuko dituen politika bat indarrean jartzea eskatzeko”.

 

Iruñeara joateko autobusak

Horregatik guztiagatik, Galtzaundi Euskara Taldeak, Euskalgintzaren Kontseiluarekin bat eginez, maiatzaren 7an Iruñean egingo den manifestaziora joateko autobusak antolatu ditu. Autobusak arratsaldeko 16:00etan aterako dira Amasa-Villabonatik eta Tolosatik. Izena emateko epea maiatzaren 5era arte egongo da zabalik, eta honako lekuetan eman daiteke:

Maiatzaren 7an Iruñeara autobusez 3