Bi urteko geldialdiaren ondoren, Herri Urratsera joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Senperera joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango da maiatzaren 8an. Izen ematea irekita dago maiatzaren 5a, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 13 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 11 euro). Izena emateko lekuak hauek dira:
- ALEGIA: Kultur Etxean.
- ANOETA: Ikastolan.
- IRURA: Ikastolan.
- TOLOSA: Galtzaundin.
- VILLABONA: Zubimusu ikastolan (zentroan).
- ZIZURKIL: Ernio bidea 9ko udal bulegoetan.
Autobusak 9:30etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:30etan izango da, Senperen. Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak herriz herri:
- ALEGIA: 9:30 Ferreteriko geltokian.
- TOLOSA: 9:35 Zezen plazan.
- ANOETA: 9:40 Apaetxe baserrian.
- IRURA: 9:45 Ikastola parean.
- VILLABONA: 9:50 Kiroldegian.
- ZIZURKIL: 9:55 Oria paper-fabrikako geltokian.
Jarraian, eguneko egitaraua: