Dagoeneko eskualdeko hainbat herri pasa ditu Galtzaundiren ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloak. Datorren astean, Tolosaldeko beste lau herriren txanda izango da. Posible al da gure inguruan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara? Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Tolosaldean eta gure herrietan duen egoeraz hitz egingo dute Galtzaundiko kideek. UEMAko kide diren herrien kasuan, mankomunitateko kideen laguntza ere izango dugu horretarako. Hitzaldian bertan, Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak emandako azken emaitzak azalduko dira eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak ere aipatuko dira.
ALEGIA
Noiz: otsailak 26, astelehena
Ordua: 19:00
Non: Kultur Etxea
ALTZO
Noiz: otsailak 27, asteartea
Ordua: 19:00
Non: Udaletxea
IBARRA
Noiz: martxoak 1, osteguna
Ordua: 19:00
Non: Kultur Etxea
IRURA
Noiz: martxoak 1, osteguna
Ordua: 19:00
Non: Herri Eskola eraikina