Pribatutasun politika

Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa

 1. Tratamenduaren Erantzulea

 Tratamenduaren Erantzulea” Galtzaundi Euskara Taldea da, aurrerantzean “Galtzaundi” edo “elkartea”.

2. Indarrean dagoen legedia

Galtzaundik egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:

a) 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).

b) Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).

c) Arau osagarriak eta garapen-arauak.

3. Webguneak eta sare sozialetako kanalak

Galtzaundiren webgune ofiziala www.galtzaundi.eus da. Galtzaundi Euskara Taldeak sare sozial desberdinetako kanalak ditu (Facebook, Instagram, X, YouTube, …).

Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean webgune eta elkartearen sare sozialetako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.

4. Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak Galtzaundiren webgune edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, Galtzaundiren tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.

Galtzaundik egin ditzake datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:

  1. BAZKIDETZA

Helburua: Eskatutako bazkidetzak kudeatzea. Bazkideen interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzea.

Oinarri juridikoa: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b artikuluaren arabera). Galtzaundiren legezko interesa bazkideak modu egokian informatzeko (RGPD 6.1.f art.).

Balizko hartzaileak: Euskaltzaleen Topagunea (Galtzaundi elkarteko bazkidetza eskatzeak Euskaltzaleen Topaguneko bazkidetza berarekin dakar eta).

Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.

  1. EKIMEN EDO EGITASMOETAN PARTE HARTZAILEAK

Helburua: Euskararen erabilera sustatzea eta horiekin lotutako jarduerak kudeatzea eta eskaintzea. Interesdunaren interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzea.

Oinarri juridikoa: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b artikuluaren arabera). Galtzaundiren (edota, kasua bada, Euskaltzaleen Topagunearen) legezko interesa partaideak modu egokian informatzeko (RGPD 6.1.f art.).

Balizko hartzaileak: Euskaltzaleen Topagunearekin edo  Galtzaundirekin egitasmo bakoitzean kolaboratu dezaketen beste hirugarrenak.

Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.

  1. EKITALDIETARA BERTARATUTAKOAK – ARGAZKIAK ETA BIDEOAK

Helburua: Egitasmo desberdinei buruzko informazioa ematea eta zabaltzea. Egitasmoak modu grafikoan, argazki eta bideoen bitartez, hedatzea.

Oinarri juridikoa: Galtzaundiren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.) antolatutako egitasmo desberdinak ezagutarazteko.

Balizko hartzaileak: Euskaltzaleen Topagunearekin edo Galtzaundirekin egitasmo bakoitzean kolaboratu dezaketen beste hirugarrenak. Argazkiak edota bideoak webgune, web kanalak, sare sozialak eta beste motatako zabalkuntza baliabideen bitartez zabalduak izan daitezke.

Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.

  1. INFORMAZIO-ESKATZAILEAK

Helburua: Informazio-, hitzordu-eskaerei erantzutea; interesdunekin harremanetan jartzea, kontsultarako eta komunikaziorako tresnak ematea.

Oinarri juridikoa: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.), datuak helburu horietarako ematen dituenean, “Kontaktua” edo antzeko formularioak betez, eta pribatutasun-politika onartzeko laukitxoak aktibatuz. Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b artikuluaren arabera).

Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea.

Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.

  1. WEBGUNE ETA SARE SOZIALETAKO KANALEN ERABILTZAILE/PARTAIDEAK

Helburua: Galtzaundik antolatutako (edo bere jarduerarekin zerikusia duten) ekimen, egitasmo edo jardueren inguruan informatzea. Hauen inguruko informazio edo hirugarren pertsonek eta erakundeek emandako iritziak eta egindako balorazioak zabaltzea.

Oinarri juridikoa: Galtzaundiren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.) bere jarduerak ezagutarazteko.

Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak jakinaraztea, egindako iritzi eta balorazioak argitaratu edo zabaltzea izan ezik.

Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.

  1. WEBGUNE ETA SARE SOZIALETAKO KANALEN ERABILAREN ANALISIA

Helburua: Webguneen erabilera eta sare sozial eta profesionaletako presentzia kudeatzea eta aztertzea.

Oinarri juridiko nagusia: Galtzaundiren legezko interesa (RGPD, 6.1.f) bere webgunearen eta kanalen funtzionamendua ezagutzea eta kudeatzea sare sozialetan.

Oinarri juridiko espezifikoa: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.), datuen analisia cookie analitiko edo antzekoen erabileran oinarritzen denean, cookieen erabileraren onarpenaren bidez emanda.

Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea, erabilera analisiak egiteko erabilitako baliabideen kudeatzeei izan ezik (esate baterako, Google Analytics).

Cookieak erabiltzeko emandako baimena aldatzeko edo ezeztatzeko eskubidea: Erabiltzaileak une oro izango ditu eskuragarri bere nabigatzailean eta webgunean “Cookieak konfiguratzeko” tresnak.

Beste eskubide batzuk: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.

5. Kontserbazio epea

Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabilitatekoa, fiskala, administratiboa, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira.

 6. Sekretu eginbeharra

 Galtzaundi erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. Galtzaundi Elkarteko langileei berariaz jakinarazi zaie sekretu profesionala gorde behar dutela.

7. Datu pertsonalak biltzea

Galtzaundik ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez kontakturako formularioan eta egitasmoetan izen emateko), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Galtzaundik erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Galtzaundik ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.

Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

8. Erregistroak eta harpidetzak

 Informazio-buletinen edo antzeko zerbitzuen harpidetzak datu pertsonalen tratamendua eskatzen duenean, erabiltzaileek zerbitzu horien baja eskatu ahal izango dute, hala nahi duten unean, galtzaundi@galtzaundi.eus helbidera eskaera bat bidaliz, edo posta elektronikoan azaltzen den “baja eman mekanismoa erabiliz.

 9. Enplegu-eskatzaileak

 Galtzaundik webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, posta elektroniko bitartez edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidali badiguzu, jakinarazten dizugu zure datuak elkartearen tratamendu sisteman gordeko direla.

Zure datuak Galtzaundik burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Galtzaundik hautaketa-prozesua egiteko kontratatu dezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke. Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoa eskatutako zerbitzua burutzeko tratamenduaren beharra da. Zure datuak bai informatikoki bai paperez tratatuak izan daitezke.

Zure eskubideak erabiltzeko pribatutasun politika honen “Interesdunen eskubideak” atalean aurkituko dituzun azalpenak jarrai ditzakezu.

10. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Galtzaundik ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Galtzaundirekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Galtzaundiren menpe.

11. Galtzaundiren presentzia sare sozialetan

Galtzaundik sare sozial desberdinetan profilak ditu, elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako produktuak, zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.

Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Galtzaundiren profiletan erregistratzean, berariazko baimena ematen dio elkarteari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.

Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Galtzaundik erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak Galtzaundiri eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Galtzaundik sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie Galtzaundiren sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.

Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Galtzaundik duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Galtzaundik ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Galtzaundik alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.

Galtzaundik Instagram, X, Facebook, YouTube eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.

Galtzaundik beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Galtzaundik edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.

Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan “gustatzen zait” sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Galtzaundi zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) elkarteak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.

Erabiltzaileak Galtzaundiren sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin behar du.

12. Segurtasun neurriak

Galtzaundik, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Galtzaundiren erantzukizunpekoak.

Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, webgune honek konexio seguruko geruzen protokoloetan (https) oinarritutako enkriptazio-teknologia erabiltzen du, nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.

13. Segurtasun urraketa

 Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko galtzaundi@galtzaundi.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.

14. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, lekualdatzea, tratamendua mugatzea eta tratamenduaren aurka egitea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskari egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Galtzaundi Euskara Taldea. Nafarroa Etorbidea, 6, 20400 – Tolosa (Gipuzkoa) edo, bestela, galtzaundi@galtzaundi.eus helbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiri baten kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).

15. Indarraldia eta aldaketak

 Galtzaundik beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Galtzaundik aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Galtzaundik gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

16. Jurisdikzioa

 Galtzaundi eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Galtzaundi eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Tolosako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Galtzaundik Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.