Baionako Bernart Etxepare Lizeoaren handitze lanak finantzatzeko, produktu sinboliko garrantzitsua plazaratu du ikastetxeak. Euskara hutsean, erliebean eta Euskal Herri osoa hartzen duen mapa. Azken argitalpena duela 20 urte izan zuen Euskal Herriko erliebedun mapak eta Bernart Etxepare Lizeoak, eguneraturik eta edizio mugatuan jarri du salgai. Tolosaldean, Galtzaundi Euskara Taldearen bitartez eskuratu ahalko dira Euskal Herriko mapa erliebedunak.
Ihintza Ostolaza, Etxepare Lizeoko kideak Durangoko azokan maparen inguruan egin zuten aurkezpenean aipatu bezala “Mapa bat baino gehiago da eskaintzen duguna, gure proiektuarekin, euskal herrian bizi den edo bere historiaz gozatuko duten euskal herritar euskaldun eta ahaldunduak mapa hau bizitzea nahiko genuke. Lizeoko kideok behartsuak baikara diruz baina oso aberatsak konplizitatetan eta mapa dugu gure konplizeetako bat”.
Mapak 105×95 zentimetroko altuera eta zabalera ditu eta bi modutara erosi daiteke: markoarekin (139 euro) edo gabe (99 euro) erosi daiteke.
Mapa erosteko jarraitu ondorengo pausoak:
1.- Beheko formularioa bete eta bidali sakatu.
2.- Behean dagoen kontu korrontera transferentzia egin. Kontzeptu bezala zure izen abizenak jarrita.
3.- Guk ordainagiria jasotzen dugunean, eskaeraren baieztapen email bat jasoko duzu erosketa bete dela esanez.
4.- Eskatutako mapak iristean zurekin harremanetan jarriko gara Galtzaunditik, mapa gure egoitzan noiz jaso zehazteko.