Urtarrilaren 25ean aurkeztu dugu ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldia Villabonako Subijana Etxean. Galtzaundiko kide Garikoitz Goikoetxea, Imanol Artola eta Idoia Lahidalgak hartu dute hitza aurkezpenean eta Tolosaldeko datu soziolinguistikoak eta herrikoak azaldu eta alderatu dituzte. Saiora 30 lagun baino gehiago gerturatu dira eta azalpenak eman ostean, beren iritziak eta ideiak elkarbanatu dituzte bertaratutakoek.
Jende ugari gaur Subijanan @galtzaundi-k antolatutako hitzaldian. Euskarari dagozkion datuak eta Galtzaundiren asmoak hizpide. Ea euskaltzaleak martxan jartzen garen!!! #Euskara #AmasaVillabona pic.twitter.com/uFuvufBeFc
— Xabat Laborde (@XabatoL) 2018(e)ko urtarrilak 24
Aretoa beteta, Garikoitz datuak ematen pic.twitter.com/D6Z6kjn2GK
— XABIER SAIZAR (@xsaizar) 2018(e)ko urtarrilak 24